Maiatzaren 11rako mobilizaziora deitu dute pentsionistek

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 6a, 17:47

Pentsio publiko eta duinen alde 18:00etan irtengo dira Gazteluko Plazatik.

Astelehenero bezala elkarretaratzea egin dute pentsionistek goizean; baina dei bat ere egin dute. Gobernuan dagoena dagoelarik, pentsioak defenditzen dira lelopean mobilizaziora deitu dute AMONA, Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Sasoia taldeek, larunbaterako. 18:00etan irtengo da manifestazioa, Gazteluko Plazan.

Honako aldarrikapenak eginen dituzte:

  • Gutxieneko Pentsioa jadanik, lanbide-arteko gutxieneko soldataren arabera izatea (900€ 14 ordainketan). Eta 2020rako 1080 eurora igotzea.
  • Urteko erosmen ahalmena ziurtatzea, gutxienez KPIaren arabera.
  • Bizitza itxaropenari arabera baldintzatzen eta pentsioak murrizten dituen Jasangarritasun Faktoreak ezabatzea.
  • 2011 eta 2013artean ezarritako pentsio erreformak ezabatzea.

Astelehenero elkarretaratzen jarraituko dutela ere jakinarazi dute: "Guk badakigu mobilizazioa bermerik onena dugula gure helburuak lortzeko. [...] Azkenean, gogora dezagun astelehenero, 12:00etan, Udaletxe aurrean, elkartzeko dugun konpromisoa; elkarretaratzetan, etengabe gogoratuko ditugu gure aldarrikapen zuzenak, baita udaran ere".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!