Datuek langabeziaren beheranzko joera adierazten dute iazko apirileko langabe kopuruarekin alderatuta ere: 1.938 gutxiago (-%5,61).
Apirileko datuek Gizarte Segurantzan izena emandako langile kopuruaren gorakada islatzen du, bestalde. Martxoan baino langile gehiagok eman zuten izena Nafarroan (%0,98). Urte batetik besterako datuetan ere hazi egin da Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopurua: 9.034 (%3,26).
Apirilean egin diren kontratu motei dagokienez, kontratu mugagabeen pisua murriztu egin da, bai martxoko datuekin alderatuta, baita iazko apirilekoekin alderatuta ere. Martxoan egin zirenak baino 184 gutxiago (-%8,86). Urtetik urterako joera ere negatiboa izan da: 145 gutxiago (-%7,12).