Urteroko hitzordua izan zen larunbatekoa Sartagudan. Ekitaldi hunkigarria eta emozioz betea. Memoriaren Egunean egin zuten ekimena eta Alargunen Herria Elkarteko kideek bereziki bi lagun omendu zituzten: Jaxinto Gomez eta Carlos Martinez. Frankismoan fusilatutakoei omenaldia egin zieten oro har, eta guztientzat justizia eta aitortza aldarrikatu zituzten. Bertan izan ziren, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria, Ana Ollo eta beste erakundeetako ordezkariak ere. Guztion oroimenean gera dadin frankismoak utzitakoa halako ekitaldiak egitearen garrantzia azpimarratu zuten larunbatekoan.