Parte hartzea handitu egin da Nafarroan. Lau herritarretik hiruk eman dute botoa %75,82k 2016an baino 8 puntu gehiago. Emaitzei dagokienez jokoan ziren bost diputatuetatik bi eskuratu ditu Navarra Sumak, beste bi PSOEk (oraingoz) eta bakarra Unidas Podemosek (Ahal Duguk). Hala, Sergo Sayas eta Carlos Garcia Adanero joanen dira Navarra Sumakoen aldetik, PSOEk Santos Cerdan eta Maria Concepcion Ruiz izanen dira diputatu eta Ahal Dugutik Ione Belarrak errepikatuko du. Koaliziorik bozkatuena izan da UPN, Ciudadanos eta PPk osatutako Navarra Sumak: 107.000 boto eskuratuta lortu ditu Madrilgo bi eserlekuak. Dena dela 2016an UPN eta PPk elkarrekin lortu zutena gainditzea ez dute lortu hirurak elkarrekin joanda.
Beste bi eserlekuak, oraingoz, PSOErentzat dira Nafarroan. 94.000 boto eskuratu dituzte 2016an baino 32.000 gehiago eskuratu dituzte. Dena dela, atzerriko botoaren faltan bi eserleku horietatik bat legoke oraindik zalantzan. Unidas Podemosentzat izan da Nafarroako bosgarren eserlekua 68.000 boto eskuratuta, hori bai, 2016an baino 27.000 boto gutxiagorekin.
Cambio-Aldaketak ez du lortu Senatura iristea
Senatuari dagokionez, Navarra Suma koalizioarena izan da zerrenda bozkatuena, eta hiru senatari lortu ditu: Ruth Goñi, Alberto Catalan eta Amelia Salanueva. Laugarren senataria PSOEk eskuratu du: Antonio Magdaleno izanen da.