"Indar batuketa bat proposatzen dugu, aurrera egiteko". Nafarroako interesak defendatzeko eskuinari aurre egin behar zaiola defendatu du EH Bilduko Bel Pozueta hautagaia. "UPNk kolokan ikusi du bere boterea, aldaketarekin jarraitzeko aukera dagoela. Horri aurre egiteko, berdin zaie Nafarroa saltzea eserleku batengatik".
Inkesten arabera, Navarra Suma edo EH Bildurentzat izanen da Nafarroako 5. eserlekua. "Aukera erreala badago Kongresuan aldaketaren 2. eserlekua lortzeko eta EH Bildu da hori lortzeko aukera bakarra", uste du Pozuetak.
“Koalizio politikoa” osatu du EH Bilduk ERCrekin. "Indar soberanista eta ezkertiarrak Madrilera eramango ditugu". "20 eserlekutik gora izango ditugu. Sortu dugun gunea izango da Nafarroako hitza, nazioen hitza, erabakaitzeko aukera, errepublikak eta presoen etxeratzea bermatuko duen gunea".
Hauteskundeak igarota "eskuinari aurre egiteko bada" PSOErekin izanen da EH Bildu: "Badakigu, aldaketa gauzatzeko aukera izan duenean eskuinera jo duela PSOEk. Ez diogu alfombra gorririk jarriko, baldintzatuko dugu politika aurrerakoiak egitera eta erabakitzeko eskubideak kontuan hartzera"
Goiz batean proposatu ziotenhautagai izatea Bel Pozuetari. "Nire ingurukoek, familiak, aurrera egiteko esan zidaten. Ahalduntze prozesu baten ondoren, baietza eman dut". Haren semen Adur Ramirez de Aldari bisita egin zion arratsalde horretan. "Niretzat ohore bat da", esan zion haren amari. Injustizien aurka egiten jarraitzeko asmoz joan nahi du Madrilera Bel Pozuetak: "Nik jaso dudan elkartasuna, gizartean ikusi dudana, eman didana, bueltan eman nahi diet, arduraz. Gizarteari ematen diodan elkarpena hau da".