Langabezian 6.300 lagun gutxiago daude lehen hiruhilekoan Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera

Euskalerria Irratia 2019ko api. 25a, 09:36

Horrek esan nahi du %20 jaitsi dela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Espainiako Estatistika Institutuak argitaratzen ditu inkesta hauen datuak eta horiexek aurreratzen ahal ditugunak.

Lehen hiruhilekoan Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera eta Espainiako beste erkidegoekin alderaketa eginda Nafarroan egin du behera gehien langabeziak. Guztira 6.300 lagun gutxiago daude, hau da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta %20 gutxiago. 2018ko hiruhileko berarekin alderaketa eginda are handiagoa da jaitsiera: 7.200 lagun gutxiago daudelako orain inkestaren arabera langabezian eta horren arabera %22 egin du behera iazko epe berarekin alderatuz gero. 

Nafarroan guztira 283.000 pertsona daude lanean: 150.900 gizonezkoak dira eta 132.800 emakumeak dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!