Hauteskundeak 2019

Anika Lujan: “Autogobernua babestera goaz Senatura”

Euskalerria Irratia 2019ko api. 23a, 11:55

Cambio-Aldaketa hautagaitza aurkeztu dute Espainiako Senaturako Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra alderdiek. Metropoli Forala saioan elkarrizketatu du Euskalerria irratiak Anika Lujan hautagaia.

Eskuinak ordezkatzen duen Nafarroa erakutsi izan da orain arte Senatuan, hautagaiaren ustez: "Beste nafar horien ahotsa eramateko aukeztu naiz". Ahal Duguk proposatutako Ricardo Feliuk, EH Bilduk proposatutako Arturo Goldaracenak eta Geroa Baik proposatutako Anika Lujanekosatzen dute Cambio-Aldaketa hautagaitza.

UPN, PP eta Ciudadanosen Navarra Suma koalizioaren  aurrean, autogobernua defendatzera doazela gaineratu du: "Zentralismoak eraso sakon bat suposatzen du gure autogobernuarentzat". "Ez dira mozten esateko gobernu batean ardurak badituzte gure hitzarmen ekonomikoa pikutara bidaliko dutela. Ciudadanosek bere programan, 11. puntuan, argi eta garbi esaten du. Eta UPNk ez du erantzuten. Nik pentsatzen dut babesten dituela".  

Hauteskundeak igarota "alderdi progresisten gehiego" bat nahiko luke Lujanek. "Alderdi Sozialistarekin kontatu behar dugu, baina zein Alderdi Sozialista? Nik ez dut nahi Ciudadanosekin elkartuko den Alderdi Sozialista". Cambio-Aldaketako hautagaiak, PSOEren jarrera ikusirik, ez du aukera hori baztertzen.

Senaturako ere botoa emateko beharraz ere mintzatu da hautagaia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!