Foru gobernua eskuratzeko lehia, abian

Euskalerria Irratia 2019ko api. 23a, 10:17

Atzo izan zen azken eguna Nafarroako Parlamenturako eta udal eta kontzejuetarako zerrendak aurkezteko.

Espainiako Gorteetarako kanpaina betan, Nafarroako Parlamenturako hautagaitzak aurkeztu dituzte alderdi politikoek. 2015. urtearekin alderatuta, UPN, PP eta Ciudadanosek aurkeztutako Navarra Suma koalizioa eta Voxen zerrenda dira berrikuntza nabarmenenak. Zerrendaburuen artean, emakumeak dira nagusi. Lau emakune eta hiru gizon dira zerrendaburuak: Uxue Barkos (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Marisa de Simon (Ezkerra) eta Maria Chivite (PSN); eta Mikel Buil (Ahlak Dugu), Javier Esparza (Navarra Suma) eta Javier Horno (Vox). 

Bihar aurkeztuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean hautagaitzak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!