Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin duela Nafarroako Kutxaren auzia. Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena Diario de Navarran jaso dutenaren arabera.
Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du ez dagoelakoan irregulartasunik. Ikertu dituztenen artean leudeke:
- Banca Civicaren burtsaratzea.
- Nafarroako Kutxako zenbait eragiketa
- Norbanakoen ondare eta kreditu
Hala hirugarren aldiz agindu du artxibatzea auzia 2013an zabaldu zenetik. Alde batetik, azaldu bezala, burtsaratzearen ikerketa lana egin du epaitegiak, eta oraingoan, irregulartasun zentzurik ikusi ez duenez, behin betiko itxi du auzi hori. Tartean ikertu dira: Nafarroako Gobernuko karguek jaso zituzten dietak, entitateari egin zitzaion ikuskatze lana, kontseilariei eta senitartekoei igorri zitzaizkien dietak, Banca Civicaren fusioko kontuak, burtsaratzea, Nafarroako Kutxako zenbait eragiketa eta Gobernuburu izandako Miguel Sanzen ondarea zein Enrique Goñi CANeko presidentearena ere. Guztiak izan dira artxibatuak ez dituztelako irregulartasunik topatu Kontuz taldeak zein UPYDk aurkeztutakoaren haritik.
Mataza ugariren inguruan hitz egiten du atzo bertan Auzitegi Nazionalak igorritako ebazpenean eta besteak beste, dieten ordainketan ere egiten du geldialdia.
Nabarmendu du, kasu hura Iruñeko Auzitegiak ikertu zuela. Deklaratzera deitu zituen Iruñeko Auzitegiko 3. Instrukzioko Salak Miguel Sanz presidenteordea, Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari izandakoa, Enrique Maya Iruñeko alkate izandakoa eta CANeko presidente izandako Enrique Goñi ere. 2013a hurbiltzearekin, Yolanda Barcinaren deklarazioa beharrezkoa zela ere ebatzi zuen epaitegiak, baina, garai hartan Nafarroako Gobernuko presidente zenez eta hortaz aforatua, ez genuen halakorik ikusi. Prozedimendu horietan ez zuten irregulartasunik aurkitu eta horregatik auziaren artxibatzea eskatu zuten. Orain, sei urteren ondoren, behin betiko itxi dute auzi hori ere.
Eta, beste kontu baten inguruan ere idatzi du Auzitegi Nazionalak. Badakizue Parlamentuan ikerketa batzordea izan dela lanean azken hilabeteotan Nafarroako Kutxaren desagertzean ardura izan zutenen bila. Hala bada, Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek ikerketa horren emaitzak igorri zituzten baina epaileak ez du ondorio horietan aipagarririk topatu.
Orain arte ikertutakotik deus berririk ez du antzematen epaileak, antza denez. Ondorio horietan jasotakoak izan dira azken sei urteetan ikertu dituenak epaitegiak eta ez du zantzu edo datu berririk ikusi dokumentu horietan.
Horixe beraz gaur goizean ezagutu duguna, Auzitegi Nazionalak artxibatzea erabaki duela Nafarroako Kutxaren inguruan ikertzen ari zen azken zantzuen atala ere.