Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunek gora egiten segitzen dute

Euskalerria Irratia 2019ko api. 11a, 08:38

>%70 hazi dira iaz sifilis kasuak eta %35 gehiago dira gonorrea kasuak ere. >Sexu bidezko gaixotasunak ekiditeko Osasun Publikoak kondoiaren erabilerari garrantzia emateko gomendioa egin du eta arriskua eragin dezaketen portaeretatik aldentzea. >GIBarekin kutsatutako 39 kasu berrietatik zazpik hiesa garatu dute. 

2018ko datu ¡"kezkagarriak" plazaratu ditu Osasun Publikoak: 146 kasu antzeman ziren gonorrearekin, hau da, %35 egin zuen gora gaixotasun horrek eta gainera sifilisarekin 90 pertsona kutsatu ziren, hau da, %70 gehiago 2017arekin alderatuta. "Azken hiru urteotan handitu egin dira sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak hartzen dituzten herritarren kasuak", ohartarazi dute. Prebentzioa da neurririk aproposena halako gaixotasunak ekiditeko, izan ere, "%100ean ez baditu ekiditen ere gaixotasun guztiak asko murrizten ditu" eta horretan kondoiaren erabilera da garrantzitsuenetako bat. Gainera, "portaera arriskutsuak" ekidin beharra ere adierazi dute. 

Kanpaina bat jarri du abian jada Osasun Publikoak halako gaixotasunen gorakadaz ohartarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Preserbatiboaren erabileraren garrantziaz ere hitz egiten dute kanpaina horretan hori baita metodorik aproposamena edozein gaixotasun ekiditeko garaian. 

Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunek badiraute

Gaixotasun gonokozikoak gizonezkoen artean agertu dira gehien, kasuen %79. 16 eta 60 urteren arteko gizonen artean asko eta 30 urtetik beherakoak dira gehienak %59. 18 urte baino gutxiago zuten kasu horien artetik hiru gizonek. Sifilisaren kasuan berriz 18 eta 69 urte arteko gizonen artean eman zen kasuen %77an. Hazi egin dira era berean Chlamydia trachomatis gaixotasunarekin kutsatutakoen kopurua eta guztira 358 kasu izan ziren. 

GIBa ere ez da desagertu. Iaz 39 kasuren berri izan zuten eta horien artean hiruk hiesa ere garatu zuten. 

Bestelako gaixotasunen berri ere jaso du Osasun Publikoaren txostenak, hauexek:

Beste gaixotasun batzuk

 

  • Gripea

2018an 18.163 kasu antzeman ziren gripearekin.

  • Gastroentiritisa

13.362 kasutan izan zen medikuarekin kontsulta arrazoi berarengatik.

  • Eritasun meningokokikoa

2018an hiru kasu izan ziren eta tasarik baxuena izan da aspalditik.

  • Elgorria

Hemezortzi kasu izan ziren eta hiru iturri desberdinetatikkutsatuak.

  • Hazizurriak

1.143 kasu antzeman ziren iaz.

  • Kukutseztula

Zortzi kasu izan ziren 2017an baino askoz ere gutxiago, urte hartan 52 izan ziren.

  • A hepatitisa

42 kasu, 2017an baino %42 gutxiago.

  • B hepatitisa

6 kasu konfirmatuta.

  • E hepatitisa

8 kasu konfirmatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!