Trinitarioetako aparkalekuan 27.000 herritarrek utzi dute autoa

Euskalerria Irratia 2019ko api. 9a, 09:14

Urtebetean 27.104 pertsonak erabili dute Trinitarioetako aparkalekua eta autobus zerbitzuan hurbildu dira doan Alde Zaharrera. 

Autoa Trinitarioen aparkalekuan utzi eta villavesa hartuta Alde Zaharrera hurbiltzeko aukera 2018ko apiriliean jarri zuten martxan. Ordutik 27.104 izan dira zerbitzu hori erabili duten herritarrak. Hiria Atseginago Egiteko Planaren baitan jarri zuen abian Iruñeko Udalak zerbitzu hori eta jende ugarik erabili du jada. 180 plaza eskaintzen ditu Trinitarioetako aparkalekuak eta haren ondotik pasatzen dira villavesetako zenbait linea: 3, 16, 17, 21 eta N4. Auto bakoitzeko villavesarako bi tiket emanen dizkizu aparkalekuko makinak eta joan-etorria doan egiteko aukera emanen dizu horrela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!