Zazpi boluntario nafar errefuxiatuentzako sukaldea eraikitzen

Euskalerria Irratia 2019ko api. 9a, 08:22

Errefuxiatuen beharrek badiraute. Horiei aurre egiten aritu da 2016tik Zaporeak taldea. Nafarroatik ere izan dira otortuak ematen eta sukalde berri baten kudeaketa eta muntaketa lanetan izan dira azken hilabetean zazpi boluntario. 

"Guk jaten eman dugu eta duintasuna jaso dugu bueltan", azaldu dute Karmenek, Mikelek, Javierrek, Eugeniok, Xavierrek, Lourdesek eta Yolik. Zazpi boluntario nafar izan dira hilabete batez Lesbos irlan, Grezian. Errefuxiatuen beharrak oraindik ere handiak dira eta otorduak izan ditzaten lanean ari da Zaporeak taldea 2016tik. 1.300 otordu banatu dizkiete emakume eta haurrei. Leku horretan, Moria izenekoan, 2.000 herritarrentzako tokia dagoen arren 10.000 dira bertan "bizi" direnak. Zaporeak taldearen lehen proiektua Chios irlan izan zen: egunean 1.500 otordu banatzen hasi ziren eta urtebete izan ziren bertan. Administrazio arazoak iritsi zirenean baina, Atenasen jarraitu behar izan zuten boluntario lana egiten. Orain, etorkizunean jarraipena izanen duen sukalde bat bilatu, kudeatu eta istalatze lanetan aritu dira boluntarioak hilabete batez. Bertan izan dira zazpi boluntario nafarrak. 

Zaporeak taldearen lanak oraindik ere zentzua baduelako finantziazio bide desberdinak bilatzen segitzen dute. Iruñean, maiatzaren 12an ekimen bat eginen dute: Koxk! izenarekin pintxo solidarioaren festa antolatu dute San Frantzisko plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!