Berdintasun Institutuaren bidez 2016tik abian dagoen hitzarmena handitu eginen da ekonomikoki. Modu horretan Kattalingorriren bidez LGTBI+ Zerbitzua eskaintzen duen Kattalingune herrietara iritsiko da, landa eremura. Herritarrei informazioa helararzteko eta sexu aniztasunari buruzko zein generoari buruzko arreta eskaintzeko aukera zabaldu eginen da 2019 honetan.
Aurrekontua handitu eginen da Kattalingunek eskaintzen duen zerbitzua herri gehiagotara iritsi dadin: 20.000 euro gehiago izanen ditu Kattalingorrik eta guztira 110.000 euro izanen dituzte aurten. Iaz dagoeneko handitu egin zieten aurrekontua eta horri esker Kattalingunek zerbitzuaren ordutegia handitzea ahalbidetu zuen. Modu horretan talde, norbanako eta entitate gehiagorengana iritsi ahal izan da.
Kattalingunerena, zerbitzu publikoa da
Kattalingorri entitateak kudeatzen du Kattalingune zentroa. Sexu orientazioagatik edota genero identitateagatik ematen diren bazterkeriei aurre egitea da euren xede nagusietako bat. LGTBI+ kolektoboari informazioa, arreta eta laguntza eskaintzea ere bada bere egitekoetako garrantzitsu bat. Arreta psikologikoa, sexologikoa, psikosoziala. arreta juridikoa, formazioa eta sentsibilizazioa uztartzen ditu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!