Lekunberriko bandak iragarri duen bezala bihar asteartea, 12:00etatik aurrera, sarrerek 35€ balioko dute eta antolatzaileek iragarri duten bezala, sarrerarekin “Berri Txarraken ez-ohiko kantaldiaz gain, euskal musikari eta orohar kulturari buruzko Zalenena guneko eskaintzaz gozatzeko aukera izango duzue” .
Dagoeneko kontzertura joateko autobusak antolatu dituzte hainbat tokitan: Altsasu, Arrasate, Azpeitia, Baiona, Beasain, Burgos, Castro Urdiales, Donostia , Durango, Elizondo, Eibar, Errenteria, Gasteiz , Gernika, Hendaia, Irun, Iruñea, Laredo, Lekunberri, Lizarra, Logroño, Miranda de Ebro, Santander, Tafalla, Tolosa, Tutera, Zaragoza, Zarautz.