Zumarraga eta Gorraiz lotuko ditu bihar Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapak

Euskalerria Irratia 2019ko api. 8a, 17:58

Ataun (Gipuzkoa) eta Etxarri-Aranatz (Nafarroa Garaia) herrien arteko Lizarrusti mendatetik sartuko dira txirrindulariak Nafarroara.

Txirrindulariek 149,5 kilometro egin beharko dituzte. Bi mendate igoko dituzte, biak Hirugarren Mailakoak: lehena, Olaberria, 23,5. kilometroan; eta bigarrena, Lizarrusti, 42,3. kilometroan. Aurreikuspenen arabera, 14:45ean sartuko dira Nafarroara.

Maximilian Schachmannek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Bora taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena Zumarragan jokatutako erlojupekoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!