Sexu heziketari buruzko gida sortu du LAB sindikatuak irakasleendako

Euskalerria Irratia 2019ko api. 8a, 13:46

Orain arte eskoletan ematen den sexu heziketa eskasa eta batez ere aspektu negatiboetan zentratuta dagoela ikusita, LAB sindikatuko hezkuntza alorreko kideek gida berezia sortu dute, irakasleek beren klaseetarako laguntza moduan erabiltzeko. Norberaren ezagutzatik abiatuta, gozamena eta nahiak kudeatzen jakiteko edukiak eskeintzen ditu.

"Gorputza eta sexualitatea ezagututa, zer nahi dudan, zer gustoko dudan jakiteko hezkuntza planteatu behar da" azaldu du Torregrosak, "ezin da sexu hezkuntza ugalketa, haurdunaldiak eta IHESA-ren beldurrarekin egin soilik".

SKOLAE programaren lagungarria izan daiteke gida hau, LAB sindikatuak azaldu duen moduan. Gidak, ariketak, klase dinamikak eta baita ikasle zein irakasleendako liburu eta dokumental gomendioak ere jasotzen ditu. Gainera jarraipen berezia eman nahi diote edukiari, horretarako aholkularitza kontaktu bat ere izanen dute irakasleek sindikatuko sexologoekin, irakasgelan sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izateko. Haur eta lehen hezkuntzarako gidarekin hasi dira, baina bigarren hezkuntzarako sexu hezkuntza materiala ere sortzeko asmoa dute

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!