Jatekoa lortu ahal izateko Elikagaien Bankuaren beharra dute 8.000 familiek Nafarroan. Kasu batzuetan "osagarria" izaten da Elikagaien Bankutik jasotzen dutena baina beste kasu askotan oinarrizko jakiak dira jasotzen dituztenak eurengandik. 28.000 pertsona dira guztira Elikagaien Bankutik jakian jasotzen dituztenak eta horien artetik 1.200 inguru izan litezke haurrak.
Elikagaien Bankuak berak urteko memoria egin du eta datu horiexek igorri. 176 boluntario ari dira lanean bereziki elikagaiak eskuratzen, biltegian gordetzen, garraio lanetan laguntzen eta banaketa lana egiten. Iaz 3.743 tona janari banatu zituzten, alegia, pertsona bakoitzeko 133 kilo izan ziren.
Elikagaien Bankuak hiri eta herri askotan egiten du janariaren banaketa hori. Horrez gain familien arretarako zentroak ere zabaldu dituzte udal eta entitate sozialen laguntzarekin. Barañainen esaterako 2018an zbaldu zen eta 578 erabiltzaile izan zituen. 2016an zabaldu zuten halako lehen zentroa San Adrianen eta 1.023 erabiltzaile izan zituen inguruko herrietakoak ere bertara joanez. Tuteran eta Buztintxurin ere badira halako zentroak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!