Berri Txarrakek iragarri du kontzertu erraldoia emango duela uztailaren 14an, igandean, Bilboko Kobetamendin, BBK Live musika jaialdia amaitu eta hurrengo egunean.
Talde nafarrak esana zuen "inor kanpoan utziko ez duen kontzertua" emateko asmoa zuela 'Ikusi arte tour' biraren baitan, azaroan 'agur' esan aurretik. Gainera, "ez-ohiko" emanaldia izango dela azaldu dute.
Sarrerak bihar eguerditik aurrera egongo dira salgai tickets.berritxarrak.net webgunean.