Lekuko aldaketa ELAren gidaritzan: Txiki Muñozek Mitxel Lakuntzari pasa dio testigua

Euskalerria Irratia 2019ko api. 5a, 13:24

Mitxel Lakuntza izan da hautagai bakarra Adolfo Muñoz 'Txiki'ren ordezko izateko eta ELAko kideen babes ia erabatekoa izan du %95eko botoekin. 

Mitxel Lakuntza izanen da gaurtik aurrera ELA sindiktauko idazkari nagusia. Baiezko botoak izan dire nagusi eta %95eko babesa jaso du ELAko ordezkariengandik. Adolfo Muñoz 'Txiki'ren ordezkoa izanen da Lakuntza iruindarra. Berarekin batera batzar exekutiboan alboan izanen ditu Amaia Aierbe, Xabi Anza, Iván Giménez, Laura González de Txabarri, Pello Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga eta Joseba Villarreal. 

Mitxel Lakuntza (Iruñea 1976) ELA-Nafarroako koordinatzailea da 2004az geroztik, eta Batzorde Eragileko kidea, beraz, urte horietan guztietan. Elektronika-teknikaria da, eta ELAko afiliatua 1999. urtetik; Gamesako langilea zen urrats hori egin zuenean. Enpresa horretan ordezkaria izan zen, eta sindikatuaren egituran 2001. urtean sartu zen, hainbat federazioren arduradun bezala.

Indar betean lelopean egin dute gaurko biltzarra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!