Egindakoez harro: aldaketa soziala izan da lehentasuna bere ustez eta hartutako neurriek, eskainitako baliabideek eta aurrera ateratako legeek erakusten dute hori.
Inork ezin du esan lehen baino hobeki dagoela Nafarroaren osasuna. Hori ere argi utzi du Martinezek. Ekonomikoki aurrera eginda, eskubide sozialen garapena lortu dela uste du.
Horretan guztian huts egin du oposizioak. Ez bakarrik UPNk baizik eta baita PSNk ere. Ez dituzte ekimenik aurkeztu eta Nafarroaren defentsarekin ahoa betetzen bazaie ere, trafikoko eskumenetan edota hitzarmenaren negoziazioetan ezer gutxi egin izana leporatu diete:
Navarra no se toca. Nik Nafarroa! Goiburua izanen du hauteskundeei begira Geroa Bai. Goiburu bat baino gehiago dela ohartarazi du: jarrera bat da, egunerokoan hartzen den jarrera.
Hala, Madrilera bi arlo defendatzera joanen direla esan du Martinezek: batetik, eskuinaren aurrerakadari galga jartzera eta bestetik, autogobernua defendatzera.