Jose Javier Zabaleta da binakako pilota txapelketan finalera iritsi den Nafarra. Aramako Iker Irribarria izanen du aurrelari eta aurkari berriz Beñat Rezusta eta Danel Elezkano. Kanpotik begiratuta faborito dira Zabaleta eta Irribarria bikotea baina "kantxan dena eman beharra" argi dute biek. Dena dago jokoan eta igandean lehia ziurtatua izanen dela uste dute lauek. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da pilota txapelketa.