10.000 bazkidek egin dute Goienerren alde: horietatik 1.136 dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2019ko api. 5a, 08:00

Duela 7 urte abiatu zen 40 pertsonen eskutik; gaur egun 10.000 bazkide, 28 langile, 120 boluntario eta sorkuntzako bere proiektu propioak ditu. 10.000 bazkide ditu dagoeneko energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko Goiener S.Coop.ek.

Energia berriztagarria merkaturatzeaz gain, Goienerrek beste zenbait jarduera ateratzen ditu aurrera, hala nola, argindar sortzaileak ordezkatzea, argindar berdea bera sortzea edo autokontsumoko istalazioen inguruan aholkua ematea. Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko zuzendariaren arabera bilakaera hori «ez litzateke posible izango pertsona askoren lan eta energiagatik ez balitz. Eskerrak, pertsona guzti hoiei eta eredu jasangarri, justu, demokratiko eta parte-hartzaileago baten alde gugan konfidantza jarri duten guztiei».

Oinarri sendo hauekin, Goiener S.Coop.ek etorkizunari itxaropentsu aurre egiten dio eta bere helburuen artean, sektoreko aktibitatean eta kontzientziazio lanetan jarraitzeaz gain ondoko hau ere izango du: «gizon eta emakumeen arteko benetazko berdintasuna duen eta bere jardueraren erdigunean bizitza eta pertsonak jartzen dituen proiektu kooperatiboan urratsak ematea».

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!