Korrika 21

Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean

Euskalerria Irratia 2019ko api. 4a, 18:15

Garestik egin dugu gaur Irrintzi Plaza saioa. 16:30etatik 17:30ak bitarte Euskadi irratia, Euskal irratiak, Bizkaia irratia eta Arrosa sareko irratiekin elkarlanean zuzenean eskaini dugu 21. Korrikaren hasiera.

21. Korrikaren hasiera Errobi euskaltegitik eskaini dugu gaur Irrintzi Plaza saioan. Irrati ahizpekin elkarlanean, gainera. 16:00etan hasita, ordu erdiz, Euskalerria irratiko entzuleentzako egin dugu Irrintzi Plaza saioa. Koldo Kolomo Garesko euskara teknikaria izan dugu lehenego gonbidatua, herrian euskarak duen egoera bertatik bertara ezagutzeko. 

Hedabide andana bildu da Mena plazan gertatzen zena kontatzeko. Hamaika telebista horien artean. Iosu Ganuza kazetariak Korrikako 2.562 kilometroak egien ditu. Erronka horretarko nola prestatu den azaldu digu. 

Beste hainbat erakundek bezala, Nafarroako Gobernuak ere babestu du Korrika. Ana Ollo kontseilariarekin hitz egin dugu.

16:30ean beste irrati zenbaitekin elkarlanean kontatu dugu nola abiatu den korrika. Euskadi Irratiko Amaia Artetxe eta Euskalerria irratiko Reyes Ilintxeta kazetarien gidaritzapean, Bizkaia Irratiko, Euskal Irratietako eta Arrosa sareko irratietako lankideak aritu dira ekitaldia jarraitzen. 

17:00 abiatu da Korrika. Euskalerria irratian, ordea, 17:30ean hartu dugu lekukoa. Berriz ere gure entzuleentzako soilik hasiera festaren ondorena bildu dugu Irrintzi Plazan.

Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendariari garestarrarekin Gares herriaz, zonifikazioaz eta euskararen alorrean hurrengo legegintzaldian izanen diren erronkez mintzatu gara.

Asier Biurrun izan dugu azken gonbidatua. Korrika datozen egunotan nondik nora ibiliko den azaldu digu Korrikako koordinatzaileak. 

Aurrera Korrika!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!