Euskalerria Irratia Garesen da dagoeneko. Goizeko eta arratsaldeko giroa bertatik bertara kontatuko dute uhin bidez irratiko lankideek. Metropoli Forala saioa Errobi euskaltegitik eskainiko dute eta gonbidatu ugari izanen dira mikroen beste aldean: Ane Azkona euskaltegiko arduraduna, Koldo Kolomo Garesko euskara teknikaria, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria, Roberto Urroz Torto Txiki, Fernando Perez de Laborda filologoa, Epi Arakama irakasle erretiratua, Oihan Mendo Garesko alkatea edota Asier Biurrun Nafarroako Korrika arduraduna izanen dira, besteak beste.
Arratsaldean ere Irrintzi Plaza Garestik eskainiko dute. Gonbidatu andana pasako dira Euskalerria Irratiko mikrofonoetatik eta Korrikaren hasiera unean eta ondorengo minutuetan euskal hedabideen elkarlana izanen da nagusi: Euskalerria Irratia, Euskadi Irratia, Euskal Irratiak eta Arrosa sareak elkarrekin eginen dute saioa berezia.