>17:00etan hasiko da Korrika gaur Garesen. Lehenengo kilometroa Izarbeibar eta Mañeruibarreko herri bakoitzeko pertsona batek eginen dute lekukoarekin eskuan.
>Nafarroa zeharkatuko du Korrikak egunota. Larunbatean iritsiko da Iruñerrira.
>Lekukoaren mezua apirilaren 14an ezagutuko dugu Gasteizen amaiera izanen duen Korrikaren bukaeran.
Korrika hasteko dena prest dute Aek-ko antolatzaile eta auzolanean aritu diren herritar guztiak. Euskaltzale guztiak ere irrikan gaude zain, Korrika gure herri, auzo edo hiritik noiz pasako zain. Garesen hasiko da 17:00etan eta Euskal Herriko txoko guztiak igaro ondoren Gasteizen emanen zaio amaiera euskararen aldeko lasterketari.
Munduan barrena ere ari dira Korrikarekin bat egiten: 28 herrialdetan egin dituzte dagoeneko lasterkaldiak. Argentina, Mexiko, Alemania, Britainia Handia, Polonia, Chile, Asiako zenbait hiritan... aritu dira Korrikan.
Gaur Garesen eguna bete egitarau



EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!