Iruñean, Nafarroan eginen du Euskal Herria Bilduk aberri eguna, hain zuzen estatuko hauteskundeetarako aste bat falta denean, hauteskunde kanpainan bertan. Zentzu horretan, Bakartxo Ruizek, eskuinaren koalizioaren mehatxua salatu du. UPN, Nafarroako interesak, Espainiako PP eta Ciudadanosen aurrean belaunikatu dituela esan du Ruizek.
Aurre Egin, Aurrera Egin leloarekin euskal errepublikaren aberri eguna deitzen du EH Bilduk, apirilaren 21ean eguerdiko 12.00etan Autobus geltokitik.