Gaur hasiko da aurtengo errenta aitorpenaren kanpaina

Euskalerria Irratia 2019ko api. 4a, 07:46

Gaurtik aurrera kontsulta dezakezu internetez, Nafarroako Ogasunak aurtengo errenta aitorpen proposamena egin dizun ala ez. Zergadunen erdia baino gehiagori, 198mila pertsonei, egin diete proposamena. Zuriesker.info web gunean, NAN zenbakia eta PIN-a erabiliz proposamena egin dizuten ala ez ikus daiteke.  Egindakoen %57ei dirua itzuliko die Ogasunak, apirilaren 11an eginen den ordainketan.

Errenta aitorpen proposamenik egin ez badizute, gaurtik aurrera ere, zu zeu internet bidez egin dezakezu, Ogasunak berak dituen datuak erabilita. Bide hau erabiltzera animatzen ditu zergadunak Mikel Aranburu kontseilariak, iaz ez bezala, bertatik bertarako zita sistema kolapsatu ez dadin.

Hala eta guztiz ere, eta internet bitarteko aitorpenarekin moldatzen ez direnendako, bertatik bertara, ogasunaren bulegoetan egin ahalko dira tramite guztiak. Hitzorduak, apirilaren 10tik aurrera eskatu ahalko dira, internetez edo ta 948 505 505 telefonoan, esan bezala apirilaren 10etik aurrera. Aurten berrikuntza gutxi ditu errenta aitorpen kanpainak, igoko da seme alaba txikiengandik kenkariak baita alokairuan bizitzeagatik izaten direnak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!