Alberto Asurmendi eta Jokin Artajo gogoratzeko ekitaldia egitekoa zuten Ahaztuak eta Eusko Bazterra taldeek. Duela 50 urte hil ziren, manipulatzen ari ziren lehergailu batek eztanda egin ostean. Debekatu egin diete bi herritar horiei omenaldia egitea, eta ez da lehenengo aldia. Diote, terrorismoa goratzeko ekitaldia izanen litzatekeela eta halakorik ezin dela onartu.
Hartara, bertan behera utzi badute ere Merkaderes kalean egitekoa zuten omenaldia, goizean, bertaratuko direnei informazioa helaraziko diete eta gero hilerrian gertukoenek ekitaldia eginen dute.
Larunbatean eginen dute ekimen hori: hamaika terdietan Merkaderes plazan informazioa helarazteko eta ordu batean hilerrian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!