Lehen elur malutak iritsi dira Aralarrera

Euskalerria Irratia 2019ko api. 3a, 13:04
Elur malutak gaur goizean Aralarren. Argazkia: eitb.eus-etik hartua Txomin Rezolak egindako bideo batetik.

Lehen elur malutak hasi dira erortzen Aralarren. Elurraren maila 600-700 metrora jaitsiko da datozen orduetan.

Giro ezatsegin samarra espero dugu gaur eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena izango da. Zerua oso hodeitsu egongo da ia egun osoan eta euritara joko du denean; dena den, ipar isurialdean euria ugariagoa izango da, batez ere kostaldetik gertu, eta hegoaldean, berriz, prezipitazioa askoz urriagoa eta tartekatuagoa izango da. Arratsaldetik aurrera zaparradak mardulagoak izango dira eta kantauri isurialdean zaparradekin batera txingorra bota dezake eta trumoi-ekaitzak ere izan litezke. Elur-maila hasieran 1000 m ingurura egongo da, baina egunak aurrera egin ahala jaisten joango da eta egunaren arratsalde-gau partean 600-800 m inguruan egon liteke; baliteke ekaitz-eremuetan eta ekialdean zertxobait gehiago jaistea. Tenperatura asko jaitsiko da eta eguneko beroenak, oro har, 10 ºC azpitik geratuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da, eta kostaldean eta Ebro Ibarrean bereziki bolada indartsuak espero dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!