Argia Ikastolak, urrian, Nafarroa Oinez festa ospatuko du Tuteran, eta, festa horren baitan
programatu dituen jardueretako bat da pailazo dibertigarri hauen emanaldia. Nafarroa
Oinez festak bultzada ekonomikoa emango dio Argia Ikastolari, eta, horri esker, egiten ari
den lanarekin jarraitu ahal izango du. Argia Ikastolan egiten den lana eredu kooperatibistan
oinarritzen da, hezkuntzakoa eta aldi berean soziokulturala den proiektua da, xede-taldetzat
Erriberako gizartea duena. Nafarroa Oinez festak hezkuntza eskaintza ireki, irisgarri eta
berritzailea garatzera eta hedatzera bideratuta dauden proiektuetan eta lan-ildoetan lanean
jarraitzea ahalbidetuko dio Argia Ikastolari.
Ikuskizun honetan denek euskaraz abestu eta dantzatuko dute, eta, nola ez, euskaraz egingo
dute irribarre. “Musua” musu bat da naturari eta gure kulturari. Eta musuek biraka jartzen
gaituzte gu. Eta zu?
Argia Ikastolatik parte hartzera animatu nahi zaituztete, Nafarroa Oinez 2019ko jardueren
artean egongo den haurrentzako ikuskizun dibertigarriena izango baita.