Guardia Zibilak auzitara jo du abestia "iraingarria" dela iritzita, eta, Barañaingo bake epaitegiko auzi saioaren ostean, disko etxeak onartu egin du abestia sareetatik erretiratzea eta diskoa saltzeari uztea. Auzi saiora ez dira azaldu taldeko kideak, eta, beraz, Guardia Zibilaren Justizia Elkarteak haien kontrako salaketa jarriko du.
Kantua hitzez hitz
Badira izaki batzuk katalogatzen ez dakidanak/ eta uniformatuta datoz, hiltzeko lizentziarekin/ segadak egiten dituzte eta binaka datoz/ Espainian bakarrik bizi dira, jainkoaren pare bizi direlako.