Lan eskaintza sexista Los Arcoseko abiadura zirkuitoan lan egiteko

Euskalerria Irratia 2019ko api. 3a, 07:42

Datorren asteburuan egitekoak diren Formula 4 lasterketetarako bi emakumeren bila dabil Garbo Events enpresa, piloto baten ondoan laguntzaile moduan azaltzeko. Iragarkian, lan baldintza eta jardunaldiaren xehetasunen artean, gutxieneko bular neurria ezartzen die hautagaiei. "Ezinbestekoa bularreko 95 ala 110 eko neurria izatea".

Los Arcos-eko zirkuitoa kudeatzen duen enpresak, iragarkiarekin zerikusirik ez duela adierazi eta bere kontratazio guztietan berdintasuna sustatzen duela azpimarratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!