Langabe gutxiago daude martxoan otsailean baino: 146 lagun gutxiago dira zehazki. Guztira 33.693 lagun dira langabeziaren zerrendan izen emanda daudenak Espainiako Enplegu Ministerioaren datuen arabera. Azken urtebetean %6 egin du behera langabeziak eta hala joan den urtean baino 2.217 lagun gutxiago daude lanik gabe.