Emakumezkoen Osasuna taldeak Sadarren jokatuko du Alavesen kontrako partida erabakiorra

Euskalerria Irratia 2019ko api. 2a, 07:46

Lehenengo mailara igotzeko borrokan, zelegoaren babesa behar du talde gorritxoak. Horregatik, Sadar futbol zelaiko harmailak betetzeko deia egin dute apirilaren 14ean eguerdian Alavesen kontra jokatuko duten partidarako. Hil ala biziko norgehiagoka izanen da, Osasunak irabaziz gero sailkapenean lehendabiziko postuan jarriko bailitzake, Gasteizko taldearen gainetik.

Osasunaren bazkideek 3 eurotan eta bestelako zaletuek 5 eurotan erosi ditzazkete sarrerak partida honetarako. Gainera, sarrera bakoitzeko 2 euro, bularreko minbiziaren kontrako Saray elkartera bideratuko ditu talde gorritxoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!