Joseba Asiron alkateak, memoria berreskuratzearen bidean egiten ari den lana azpimarratu du. Zentzu berean, uxue Barkos, Nafarroako Presidentan, gaur apirilaren 1ak, Frankismoak garaipenaren eguna bezala izendatutakoa, ekitaldi honekin zentzu berria hartu duela azpimarratu nahi izan du.
Ekitaldian ziren alderdi guztietako ordezkariak, PPkoak izan ezik. Bibolin eta txistulariaren musikarekin, senitartekoek banan banan loreak utzi dituzte, hilobiratu dituzten 47 kutxen gainean. Errepublikaren ereserkia eta Eusko Gudariak-en doinuak entzutearekin batera, ukabilak altxatu dira airean….hainbat ordezkari politikoren desorotasunerako.
Frankismoak eraildako 47 pertsonen gorpuzkiak hobiratu dituzte Iruñeko hilerrian
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 1 de abril de 2019
>> Ekitaldi hunkigarria eta jendetsua Iruñeko hilerrian, Frankismoak eraildako 47 pertsonen hilobiratzean.https://t.co/thd2FpXlAE pic.twitter.com/GJjgeeKksM