Tren sozialaren aldarria Altsasuko kaleetan zabaldu zuten larunbatean

Euskalerria Irratia 2019ko api. 1a, 10:36

Sakana Trenaren Alde, AHTrik ez! taldeak deitutko manifestazioak 5.000 eta 6.000 pertsonen artean elkartu zituen antolakuntzaren arabera. Tren sozialaren aldarrikapena egin zuen taldeak eta diru publikoa herritarren beharretara bideratzea eskatu zuten. Maiatzaren 18an, 12:30ean Gasteizen eginen den AHTren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu zuten.

Martxan hainbat kultur taldek parte hartu zuten. Manifestazioaren buruan AHTren eraginak zeintzuk izanen diren nabarmendu zituzten bereziki Sakana zein Arabako Lautadako nekazari eta abeltzainen 17 traktoreren bidez. Ondoren ikus zitezkeen joaldunak eta Altsasuko inauteriko Golda, eta jende artean ikusi ziren pertsonai mitologikoak ere, fanfarre bat, erraldoiak, txaranga bat, tren laster bat... 
Martxan 6000 pertsona inguruk parte hartu zuten, antolakuntzaren arabera. 

Informazioa eta argazkia: ahotsa.info-tik hartua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!