Parlamentuko hauteskundeen deialdiaren foru dekretua, sinatua

Euskalerria Irratia 2019ko api. 1a, 10:12

Uxue Barkos Lehendakariak Foru Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren Foru Dekretua, eta asteartean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean indarrean sartuz. 

Parlamentuko hauteskundeak maiatzaren 26an eginen dira beste hiru hauteskunde-hitzordurekin batera: Europako hauteskundeak eta udalerrietakoak, estatu-eskumenekoak eta kontzeju-hauteskundeak. Nafarroako hauteskunde-kanpaina 15 egunekoa izanen da eta maiatzaren 10ean hasiko da eta maiatzaren 25ean amaitu. Nafarroako Parlamentu berria eratzeko eguna ekainaren 19a izanen da 11:00etan. 

Deialdia sinatzeko ekitaldia goizeko 9:00etan egin dute Nafarroako Jauregiko Aretoan. Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznarez, Foru Exekutiboaren lehendakariorde ekonomiko Manu Aierdi eta Miguel Laparra eskubide sozialetarako lehendakariordea izan dira Uxue Barkosekin batera. 

2019. urtea hauteskune-urte giltzarria izanen da

2019ko ekitaldia funtsezko hauteskunde urtea izanen dela uste du Lehendakariak. Nafarroako herritarrek hilabete baino gutxiagoko denboran hautatuko dituzte erakunde guztietako eta bakoitzeko ordezkariak. "Datozen maiatzeko hautestontzietatik sortuko den Nafarroako etorkizuneko Parlamentuak ere gure komunitateak duen aniztasun hori islatuko du", nabarmendu du. 

Legealdiaren hausnarketa

Bederatzigarren legegintzaldia izan da gaur amaitutzat emandakoa eta Barkos "asebete" duen legealdia izan dela nabarmendu du. Gobernuak eta parlamentuak gogor egin dute lan lehendakariaren ustez. "Gizartea mehatxatzen duten arazo guztien aurka aritu gara eta argi eta garbi uste dut akordio esanguratsuak lortu ditugula Nafarroako gizartearen oraina eta etorkizunerako. Zoritxarrez, ezin izan gara iritsi nahi genuen guztira, baina helmuga garrantzitsuak lortu dira, nire ustez", gaineratu du. 

Nafarroako Lehendakariak akordio politikoaren bidetik jarraitzearen aldeko apustua egin du, nafarrek maiatzaren 26ean beren nahia azaldu ondoren: "Egoera berri bat zabalduiko da, Nafarroako herritarrek modu subiranoan erabakiko dutena, baina eszenatoki horretan beste behin, ezinbestekoa izanen da ahalik eta akordio zabalenetara iristea, Nafarroako gizartearen benetako premiei irteera eman eta etorkizuneko ekimen zein proiektuak bultzatzeko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!