Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia izan da asteburuan Iruñean. Podemos Ahal Duguko ordezkariekin batera Gazteluko Plazan egin zuten lehen ekitaldia, nahiz eta gero, Sartagudako Memoriaren Parkean ere egon ziren bisitan. Iglesiasekin batera Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea, Ione Belarra Diputatuen Kongresuan Nafarroako Ahal Duguko ordezkaria eta Idoia Villanueva alderdi moreko Nafarroako ordezkaria Senatuan izan dira, besteak beste, ekitaldi jendetsuan. "Nafarroan egin diren gizarte politikak erreferente dira Espainian", nabarmendu zuen Iglesiasek ekitaldian.