EH Bilduko ordezkari nagusiak hogei minutuko hitzaldiak eskaini zuen Bilbon Mugida! ekimeneko ekitaldian. "Ultraeskuinak 78ko erregimena ezarri nahi du berriz Espainian eta atzera begira jarri nahi ditu herritarrak. Horren aurrean, EH Bilduk pertsonen beharrei erantzunen dien ezkerreko indarra eraman nahi du Kongresura eta Senatura", adierazi du. Han izan dira baita Nafarroako ordezkari ugari ere: Bakartxo Ruiz Nafarroako EH Bilduko zerrendaburua eta Iruñeko alkate eta heldu den hausteskundeetan hautagaia den Joseba Asiron, besteak beste.