Hauteskundeei begira jarrita daude denak: "Nafarroak ezin du izan trukerako erkidegoa. Interes elektoralak jarri dituzte lehentasun nagusi eta bakar eta gure autogobernua zein hitzarmenak hausteko arriskua handitzera etorri dira", adierazi du Uxue Barkos Lehendakariak. Koldo Martinez izanen da zerrendaburua Diputatuen Kongresura eta Daniel Innerarity izanen da ondokoa. "Eskuinak irabazi ez dezan eta edozein ezker ez dadin izan lehen postuan lan eginen dugu", adierazi du Martinezek berak.