Auto istripuz hil da pertsona bat Tebas parean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 29a, 13:19

Istripuaren irudia. Arg: Foruzaingoa.

Goizean izan da ezbeharra, eta bi pertsona larri zauritu dira. Horietako bat ospitalean zendu da.

Pertsona bat hil da gaur Nafarroako Ospitalean, goizean N-121 errepidean, Tebas-Muru Artederreta herriaren parean, izandako trafiko istripu batean larri zauritu ondoren.

Ezbeharra 09:15 aldera jazo da N-121 errepideko 11. kilometroan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bi ibilgailuk talka egin dute. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira, bi larri. Hain justu, horietako bat da gerora zendu dena.

Foruzaingoko Bide Segurtasuneko agenteek bideratu dute zirkulazioa, eta Atestatu eta Ikerketa taldeko agenteek ikerketa abiatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!