Gobernuan dagoen alderdia egonda ere pentsio duinak ziurtatuak egon behar dutela aldarrikatzera atera dira beste behin kalera adinduak. Lan egindakoaren ordainetan, dagokiena eskatzen ari dira pentsionistak. Duintasunez bizi ahal izateko, pentsio duinak behar dituzte.
Hauteskundeak ate joka ditugun honetan arriskua sumatzen ari dira berriro eta eskatu dute, gobernuan sartzen dena sartuta ere oinarrizko betebeharrak dituztela pentsionistekin.