AHTaren kontrako manifestazioa bihar Altsasun

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 29a, 09:19

Sakana Trenaren Alde - AHTrik EZ Plataformak, bihar larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Altsasuko Suhiltzaile eraikin paretik dagoen parkingetik aterako den manifestazioa egingo du. Bailaran AHTa egiteko proiektuaren azken uberriak, eta gaia hauteskunde eztabaidan txertatzeko asmoa dute deitzaileek.

Ez dira bakarrik Abiadura Handiko Trenaren kontra aterako, baizik, ohiko trenbide sarearen alde ere aterako dira kalera bihar Altsasun. Martxa antolatu dute herrian barna erakusteko inposatu nahi duten prestazio handiko trena ez dela ongi etorria izanen. Atxikimendu ugari jaso ditu manifestazioak, besteak beste, Sakanako hamalau udaletakoak. Kultur eragileak ere aterako dira kalera martxa koloretsu eta alaia egiteko asmoarekin. 

Ssutrai Erakuntza ere izanen da manifestazio horretan. Urteotan egindako lanaren artean, galdetu diogu Zelaiari zertan den ingurumen-inpaktuari buruzko txostena. Iraungita zegoelako epaitegira jo zuten, eta arrazoi eman diete, nahiz eta orain Ministerioaren erabakiaren zain dauden.

Abiadura Handiko Trenaren proiektua duela urtebete izan zen eztabaidagai Nafarroan bertara etorri zelako garai hartako Ministroa, Iñigo de la Serna. Bi aukera jarri zituen mahai gainean: Gasteiztik igaroko zen trenbide sarea edota Ezkio-Itsasotik pasako zena. Horren berririk ez dagoela esan du Zelaiak.

Altsasun eginen dute tren sozialaren aldeko eta AHTaren kontrako martxa. Arratsaldeko seietan izanen da protesta Altsasuko suhiltzaileen parketik abiatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!