Lau dira dagoeneko Lizarrako El Puy ikastetxean sexu abusuak jasan zituztela salatu dutenak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 29a, 08:00

1963. urtean Jose San Julian zuzendari ohiak egin zizkien sexu abusuak lauek salatu dutenez. Salaketa jarri dute guztiek foruzaingoan. 

Colegio Diocesano Nuestra Señora del Puy izeneko ikastetxean izan ziren sexu abusuak, Lizarran. Oraingoz lau dira ikasle ohi izan eta sexu abusuak salatu dituztenak. Guztiek izen bera aipatu dute: Jose San Julian Luna ikastetxeko zuzendari izandakoa. 1963. urtean egin zituen sexu abusu haiek foruzaingoan salatu dutenez. San Julian apaiza duela 25 urte zendu zen. 

Atzo jarri zuen salaketa laugarren ikasle ohi batek: zortzi urte zituela idazkaritzaren bulegora joateko deia jaso zuen. Idazkaria ez zegoen, zuzendaria baizik eta biluzteko eskatu zion haurrari. Hamar edo hamabost minutuz izan zuen begira zuzendaria. Horixe da ikasleetako batek salatutakoa. San Julian apaiza gizon bortitza eta sadikoa zen. Gaineratu zuen ez zela pertsona bakarra izan haurrez abusatzen zuena ikastetxe hartan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!