Prostituzioaren deuseztatzea eskatzen duen plataforma sortu dute Nafarroan

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 28a, 13:50

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sistematikoa desagertzeko eta heteropatriarkatuari atea isteko prostituzioaren amaiera iritsi behar dela diote. 

Prostituzioak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak irautea dakar: gizonek emakumeen gorputzak eros ditzaketeela erakusten du. Nafarroan 700 eta 800 emakume dira prostituta, horien artean baita adinez txikiak direnak ere. Gehienak atzerritik etorritako emakumeak dira eta askok indarkeria sexuala jasandakoak dira. Munduko Medikuak taldeak ohartarazi duen egunero 2.000 prostituzio-zerbitzu eskatzen direla Nafarroan. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!