Aurtengo berrikuntzen artean, erosketak eginda, etxera bidaltzeko aukera izanen dela azpimarratu dute. Honetaz gain mintegi ezberdinak izanen dira, ardo daztaketak eta haurrendako tailer eta jokoak.
40 erakusketa gune izanen dira iruñeko Geltokin, autobus geltoki zaharrean. Bertan ekoizpen ekologikotik eratorritako barazki, haragi, gazta, ogia, olioak, eztia...egonen dira eskuragai. Aurten gainera, Ardo Ekologikoaren Azoka ere eginen da bertan, Nafarroako 8 upategietako 50 ardo inguru daztatzeko aukera izanen delarik. Azokaren helburua, nekazaritza eta abeltzaintza eredu ekologikoa ezagutzera ematea eta bere jasangarritasun onurak zabaltzea da.
Aurtengo berrikuntzen artean, erosketak eginda, etxera bidaltzeko aukera izanen dela azpimarratu dute. Honetaz gain mintegi ezberdinak izanen dira, ardo daztaketak eta haurrendako tailer eta jokoak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.