"Espekulazio operazioa" egin zuten UPN eta PSNk Salestarren orubearen proiektuan Kontuen Ganberaren esanetan

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 28a, 08:06

Administrazioak "gehiegizko arriskua" hartu zuen beregain operazio horretan. Interes orokorrekoa da hezkuntza zentroei babes ematea baina aukera berdintasunekin egin behar da lan eta kasu horretan ez du halakorik sumatu Kontuen Ganberak. 

Salestarren hirigintza operazioaren inguruko ikerketa lana egin du Kontuen Ganberak. Asun Olaetxea presidentea izan zen atzo parlamentuko batzorde batean eta nabarmendu du hezkuntza zentro baten lekualdatzea "ez da hirigintza egitasmoa" eta gaineratu du beste operazio askotan eginagatik ere eta nahiz eta irabaziak eskuratu ez dela hirigintza egitasmo baten xede izan. "Hirigintza erabiltzea lurralde antolaketarako helburuekin erabiltzea" defendatu du. 

"Operazio horren helburua bera da zalantzan jartzen dena, hiria hobetuko balu ere, hori da da benetako xedea, izan ere benetako helburua hezkuntza zentroaren lekualdatzea zen eta horrek baldintzatu egin zuen orube batean antolaketa; ez zen alderantziz izan eta kasu honetan ordenak garrantzia handia du", adierazi du Olaetxeak. Hirigintza operazio bat izan zen, Administrazioak arrisku handia hartu zuena beregain, hezkuntza zentro bat lekualdatzearen truke, gaineratu du. "Egin behar ez denaren adibide garbia da, izan ere, hirigintza kudeaketa bat interes orokorren araberakoa izan behar da", azaldu du eta bukatu du esanez "Administrazioak inoiz hartu behar ez zuen arriskua hartu zuen". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!