Pentsio duinen aldarrikapena hauteskundeetan ahaztu ez dadin protestak deitu dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 27a, 13:46

Hauteskunde orokorren aurreratzearekin ezerezean geratu dira PPren pentsio erreforma ezerezean uzteko nahiak, baita aurrekontuetan aurreikusita zegoen KPI aren araberako pentsioen igoera. Gauzak honela, kaleko tentsioari eutsi eta kanpainan sartu nahi dira pentsionistak mezu zuzena bidaliz alderdi politiko ezberdinei. Ezin dituzte ahaztu pentsioen sistema publiko duin bat bermatzeko konpromezuak. Ostiralean elkarretaratzea eginen dute.

Nafarroan 140.000 pentsiodun daudela azpimarratu dute, eta beraz, hauteskunde indar handia dutela argi utzi nahi izan dute. Horrexegatik beren eskakizunak plazaratu dizkiete indar politiko ezberdinei. Egiazko KPIaren araberako pentsio igoera, 2012 eta 2013ko pentsio eta lan erreformak indargabetzea, Europako Gutun Sozialaren gomendioek ezartzen duen pentsio minimoak bermatzea eta etorkizuneko belaunaldien pentsioak baldintzatzen dituen jasangarritasun faktorearekin bukatzea. Berriz ere kalera irtengo dira, ostiral honetan, eguerdian, Merindadeen plazan, gobernu delegazioaren aurrean kontzentrazioa egitera. Anapen, Anapp, Lacarra elkartea, CCOOko pentsionisten federazioa, UGTko pentsiodunak eta Sasoiak deitu dute protesta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!