Hibernaziotik esnatuta, Nafarroara jo du Claverina hartzak. Eslobakiako hartza 2018ko udazkenean askatu zuen, beste bi hartzekin batera, Frantziak Aspe bailaran. Erronkarin antzeman dute hartza egunotan. Eskualdeko bizilagun eta abeltzainak jakinaren gainean jarri ditu Nafarroako Gobernuak.