Coppieters Foundation fundazio europarrak Coppieters sariak ematen die urtero kultura eta hizkuntza-dibertsitatea, kulturarteko elkarrizketa, autodeterminazio-eskubidea, gutxiengoen eskubideak, bakea, demokrazia eta Europaren batasuna defendatzen duten pertsonei edo erakundeei. Helburu nagusia da alor horretan jardun duten pertsonek egin duten lana errekonozitzea.
Orain arte, Alex Salmon, Carme Forcadell eta Edmond Simenonik izan dira sarituak. Joan den martxoaren 7an sariaren epai-mahaiak erabaki zuen 2019ean Patxi Zabaleta eta Camilo Nogeira saritzea. Udazkenean Bruselan egingo den ekitaldi batean jasoko dute saria (https://ideasforeurope.eu/news/coppiters-debates-brexit-european-elections-feminism-and-self-determination-at-a-3-days-congress/).
Patxi Zabaletaren kasuan epai-mahaiak azpimarratu du, Patxi erreferentziazko pertsonetako bat izan dela euskal politikagintzan atzen 40 urteotan bereziki ezker abertzalearen baitan bide demokratiko eta baketsuen alde izandako lidergoarengatik.
Camilo Nogeira abertzaletasun galiziarreko lider historikoetako bat izan da. Europarlamentarioa ere izan zen.